ZER DA?

Proiektu honi buruz jakin behar duzun guztia

Zer da fitxategia?

Pantaila Globalaren post erakusketa ikus-entzunezkoetan eragina duten aldaketei buruzko partaidetza-fitxategi bat da. XXI. mendeko komunikabideez haraindiko galaxiaren aldaketei buruzko gogoetarako gune bat.

Kategoria desberdinetan antolatutako bideoek eta web-loturek osatzen dute. Parte hartzeko proiektu bat da; izan ere, erabiltzaileak zarete edukiak eransten dituzuenak eta kategoria berriak proposatzen dituzuenak. Gogoeta ahalbidetzeko, kategoria bakoitzean eztabaidarako gune bat dago eta gune horretan parte har dezakezue zuen iritzia adierazteko.

Itzuli

Zer aurki dezaket fitxategian?

Fitxategi honetan ikus-entzunezkoei buruzko gogoetagai batzuekin lotura duten baliabide baliagarri eta kalitatezkoak biltzen dira. Artikuluei, oharrei, bideoei, proiektuei eta abarrei dagozkien loturak dira. Dokumentazio hori guztia kategorietan antolatuta dago. Gaien inguruan gogoeta egiteko eta gehiago sakontzeko xedearekin kategoria bakoitzean eztabaida bat irekitzen da erabiltzaileek beren ideien ekarpenak egin ditzaten.

Itzuli

Parte hartzeko modua

Jende guztiak parte har dezake fitxategi honetan. Parte hartzeko soilik erregistratu eta web-ean sartu behar duzu zure posta elektronikoarekin eta pasahitzarekin. Hori eginda, jadanik kategoriak edo eduki berriak erants ditzakezu baita eztabaidetan parte hartu ere.

Itzuli

Post erakusketa

Inkubazio-fasea eta erakusketa-fasea amaitu ondoren, Pantaila Globala erakusketak erakusketa fisikoaren lekualdaketekin eta parte-hartzaile eta sortzaile guztien ekarpenak bilduz proiektuaren bilakaera kontzeptuala eta formala erregistratzeko artxibo baten sorkuntzarekin aurrera jarraituko du.

Hirugarren faseak proiektuan ikasitako guztia fitxategirako transposizio hutsa izatetik haratago joan nahi du. Pantaila Globalaren herentzia ahaztu gabe, helburua da ikus-entzunezkoen inguruko gogoetarako hub bat sortzea. Gilles Lipovetsky-ren eta Jean Serroy-ren liburu homonimoan oinarrituz baina liburu horretan ezartzen diren mugak gaindituz, ikus-entzunezko ekosistema berria aztertzeko eta eztabaidatzeko balio dezakeen tresna da.

Itzuli

Pantaila globala, proiektu irekia

2012ko urtarrilaren 25etik maiatzaren 28ra CCCBk Pantaila Globalaerakusketa aurkeztu zuen, hain zuzen Gilles Lipovetsky-ren eta Jean Serroy-ren liburu homonimoan oinarritutako erakustaldia; bi egile horiek erakusketaren komisarioak dira, Andrés Hispano-rekin batera, gaur egungo gizartean pantailek duten boterea esploratzen duena izaki azken hau.

Erakustaldi hori 2011ko urrian erakusketaren inkubazio-fasea ezagutzera eman nahi zuen plataforma birtualaren aktibazioarekin hasi zen proiektu baten bigarren fasea zen.

Bigarren fasea amaitu ondoren, erakusketak lekualdaketekin eta helburu gisa proiektu honetan ikasitako guztia erakustea eta aldi berean, ikus-entzunezkoei buruzko elkargune eta gogoetagune izatea duen fitxategi birtual batekin aurrera jarraituko du.

Ikus-entzunezko lanak jasotzeko deialdiak irekita jarraituko du lekualdaketek irauten duten bitartean

Itzuli